Ibilbide gora-beheratsua zuen lasterketaren amaiera maldan gora zen eta atzetik aurrera igoera aparta egin zuen zumaiarrak. Borja Osa ere bikain ibili zen lehen multzoan helmugaratuz.
Juniorrei dagokienez, Zegaman eta Zestoan izan zituzten lasterketak. Zegaman, Beñat Sainz seigarren sailkatu zen eta Aratz Unanue zazpigarren. Zestoan, berriz, Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruaken ez zuen zortea alde izan. Azken itzulia hastera zihoanean, lasterketa erabakitzen hasi zenean, Lukas Blancok matxura izan zuen eta bizikletaz aldatzean denbora asko galdu zuen, bide estuan kotxeak ezin baitzuen aurrera egin. Handik berehala Oñatz Etxabe erori eta minez jarraitu ezinda gelditu zen. Ondorioz, taldeak bi gizona garrantzitsu galdu zituen lanerako. Azkenean, helmugan Aratz Unanue seigarren sailkatu zen, Beñat Sainz hamabigarren, Jon Berasategi 25. eta Peru Calvo 67. Oso lasterketa gogorra izan zen, amaieran Zestoatik, Akuatik barrena Etumetara irten eta Aizarnatik Iraetara jaitsi ondoren Zestoara zuzendu baitziren.
Aitor Agirre 8. Valladoliden
Espainiako Kopako lasterketa gogorrean, hamargarren kilometroan antolatu zen ihesaldia. 160 kilometro osatu arren balekua izan zen. Ihesaldikoen artean jokatu zen garaipena eta Euskadi Fundazioko txirrindularia zortzigarren sailkatu zen. Bidasoako Itzulia izango da bere hurrengo helburua.
Mattin Salegi ere ari da pedal kolpe ona hartzen, Lizarran lasterketa ikusgarria egin eta 25. sailkatu ostean, ilusioz ari da Balentziagaren oroimenezkoa prestatzen. Estatu espainiarreko afizionatu mailako lasterketarik garrantzitsuena da.