Idiazabalen, 38 gradurekin, 2,1 kilometroko sarrerakoarekin hasi zen Itzulia. Sainz zazpigarren sailkatu zen. Aratz Unanue 90. sailkatu zen, Lukas Blanco 91., Jon Berasategi 107., Olatz Etxabe 117., Perú Calvo 119. 170 txirrindulariak abiatu zuten Itzulia.
Lehen etapa Mendaron jokatu zuten. Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak talde osoak lan aparta egin zuen, baita Unanueri bi bizikleta aldaketak egin eta pelotoian sartzen lagundu ere! Kalbarion hasi zen lasterketa erabakitzen eta hor onenekin izan ziren Aratz Unanue eta Beñat Sainz. Andoainen oso lasterketa tekniko eta zailean Beñat Sainzek ausart jokatu zuen, estu hartu ere bai Urkaregi. Unanuek ez zuen zorterik izan, zortzi kilometroren faltan zulatu batek Itzulian aukerarik gabe utzi zuen. Ederki eman zion buelta eta azken etapa menditsu eta gogorrean Aratz Unanue protagonista nagusia izan zen, ia etapa osoa ihes eginda egin zuen. Horrek Sainzi Urkaregi zaintzeko aukera eman zion. Helmugan Beñat Sainz 5. izan zen eta Aratz Unanue zazpigarren; Jon Berasategi 42. sailkatu zen. 31 taldetik, zazpik bakarrik puntuatu zuten, Viveros hirugarren Izan zelarik.
Sailkapen nagusian laugarren bukatu du Beñat Sainzek, Itzuli bikain bat osatuaz; Aratz Unanue hemeretzigarren izan da zorteak bizkarra eman dion Itzuli batean, eta Jon Berasategi, lehen urtekoa izanik, 41. sailkatu da. 170 txirrindularik hasi zuten Itzulia eta 46k bukatu. Taldeei dagokienez, 31 talde ziren hasieran eta zazpi bakarrik bukaeran; Viveros San Anton -Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak 5. Sailkatu da. Blancok, Etxabek eta Calvok amaitu ez arren, izugarrizko lana egin dute taldekideen alde.
Asteburu honetan Beñat Sainz Espainiako Txapelketan izango da Euskadiko selekzioarekin.
Kadeteek Zaldibarren izan zuten igandean lasterketa, non Borja Osa onenekin helmugaratu zen, hamalaugarren sailkatuz; Unai Egaña 29. Izan zen, Xuban Arakistain 41. eta Amets Alberdi 55. Nabarmentzekoa lasterketako abiadura: 59 kilometroak batez beste 44,832 km/h abiaduran egin zituzten.
Asteburu honetan Txumaren oroimenezko hiru eguneko Itzulian parte hartuko dute, estatu osoko txirrindularirkin leihatuz (200 txirrindulari, 43 taldetan banatuta). Berango, Erandio eta Leioan jokatuko dituzte hiru etapak.
Espainiako Txapelketak
Beñat Sainz, Maite Urteaga eta Aitor Agirre Espainiako Txapelketetan izango dira asteburuan. Zumaiako Txirrindulari Elkarteak zorterik onena opa die hirurei.