Garateko igoerak egin zuen aukeraketa eta lau txirrindulari gelditu ziren buruan; lau horietatik bi Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Asegurukoak taldekoak ziren: Beñat Sainz eta Aratz Unanue eta hauek jada esprinta jokatzen ari zirenean, atzetik zortzikote batek bat egin eta helmugako marran Eneko Ugartemendia Danenako txirrindulariak garaitu zuen arroarra. Aratz Unanue zortzigarren sailkatu zen.
Jon Berasategi onenen multzotik Garateko gainean atzeratu zen eta helmugan16. sailkatu zen, denboraldiko posturik onena eginez. Taldekako sailkapenerako, Joxe Mari Korta sari berezirako, bigarren sailkatu zen taldea, Irunes txirrindulari elkartetik 37 segundora. Taldeko beste hiru txirrindulariek ere lasterketa bukatu zuten, batzuek bukaerara indartsu ailegatu ahal izateko lana gogotik eginda; lasterketaren lehen erdian eginbeharrekoak osatu zituzten Peru Calvo, Lukas Blanco eta Oñatz Etxabek.
Junior mailako txirrindulariek hilaren 22an denboraldiko bigarren itzuliari ekingo diote: iruñerriko itzulia jokatuko dute Espainiar Estatuko txirrindulari onenekin, 22tik 25era. Bertara protagonista izateko helburuarekin doa Zumaiako taldea.
Kadete mailan, 55 kilometroko lasterketa bizi bizia jokatu zen Zumaian: batez besteko abiadura orduko 43kilometrokoa izan zen. 40 txirrindulariz osatutako pelotoia heldu zen eta esprintean erabaki zen garailea, Dromedario Taldeko Amets Eguren nagusitu zen eta etxeko taldeko lehena Borja Osa izan zen, 13. Bikain lehen urteko kadete itziartarra; Unai Egañak lasterketa ona egin ostean, azken itzulian kokapena galdu zuen eta pelotoi nagusiaren atzetik ailegatu zen, 47. tokian zumaiarra. Xuban Arakistain izan zen hurrena. 60. tokian, hau atzetik aurrera etorri eta pelotoiarekin bat egiteko zorian. 96.a izan zen Amets Alberdi. 185 txirrindulari izan ziren parte hartzen, eta helmguara 117 ailegatu ziren, karrerako erritmoari askok ezin izan baitzioten eutsi.
Larunbat honetan kadeteek Ordizian izango dute Gipuzkoako egutegiko azken aurreko lasterketa, 27an Gipuzkoako kadeteen denboraldia Azpeitian bukatuko baita.
Lehenengoz Zumaiako txirrindulari elkarteak egun berean antolatu zituen kadete eta juniorren lasterketak, boluntario askoren laguntza behar izan zen eta guztien aldeko erantzun onarekin, dena borobil atera zela esan daiteke. Elkartearen izenean eskerrik asko guztioi.