Parte hartzaileen artean talderik zaharrenetakoa izanik, antolakuntzak 1etik 6rako dortsalak eman dizkio, omenaldi bezala. Aratz Unanue, Beñat Sainz, Oñatz Etxabe, Lukas Blanco, Jon Berasategi eta Perú Calvo dira Iruñerrian elastikoa defendatzen ari direnak. Itzuli honen ondoren, abuztuan ez dago jairik eta txirrindulariek izango dituzte lasterketak.
Kadeteek,, berriz Gipuzkoako azken karrerak ari dira jokatzen. Ordizian taldeko laurek lortu zuten bukatzea, eta lasterketan zehar Unai Egaña nabarmendu zen, lasterketa osoa aurrean osatuta. Eguneko ihesaldian sartu zen eta Abaltzisketako gainean harrapatu zituzten, helmugarako zortzi kilometroren faltan. Azkenean, 22. sailkatu zen; Borja Osa 33. ailegatu zen, Xuban Arakistain 55. eta Amets Alberdi 99. 168 txirrindulari abiatu ziren eta 144k bukatu.
Lasterketan azkar ibili ziren kadeteak, orduko 41,3 kilometroko batez bestekoa lortuaz. Igandean kadeteek Gipuzkoako denboraldiko azken lasterketa dute. Karrera gogorra, amaieran Etumeta Igo beharko dutelarik.
Bigarren urteko kadeteak abuztu bukaeratik aurrera juniorrekin batera korrituko dute.