Ibilbidea gogorra izan du Itzulia honek eta behin eta berriz saiatu diren arren, oso zaila izan da lasterketa haustea. Azkenean, Beñat Sainz 18. sailkatu da eta Aratz Unanue 20. Nabarmentzekoa Oñatz Etxabek 69. bukatu duela, taldeko bi onenen alde lan eskerga egin ostean.
Itzulia 193 txirrindularik hasi zuten eta challenge sustemarekin ospatu da. Horrela, sailkapen nagusian 72 txirrindulari bakarrik azaltzen dira. Zortea ere alde izatea garrantzitsua izaten da eta bizkarra emanda izan dute beste taldekideek. 35 talde parte hartzaile izan dira Iruñerriko Itzulian, eta hamaseik bakarrik lortu dute taldekako sailkapenerako puntuatzea. Horien artean izan da Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak.
Behin Itzulia bukatuta Beñat Sainzek afizionatuekin korritu zuen Oiartzunen uztailaren 27an, oso lasterketa ona osatuz; bederatzigarren sailkatu zen. Beñat Sainz eta Aratz Unanue Gipuzkoako selekzioarekin arituko dira Ribera de Duero Itzulian, abuztuaren 22tik aurrera. Igande honetan taldeak Olaztin parte hartuko du.
Kadeteek amaitu dute Gipuzkoako kadete egutegia. Unai Egaña erne ibili zen, eguneko ihesaldian sartu zen, baina Etumetako igoerak eman zuen epaia; helmugan Unai Engaña 24. sailkatu zen, Borja Osa 30. eta Xuban Arakistain 36. Unai Egañak Santiago egunez Berangon ere korritu zuen, 36. sailkatuz. Kadeteek abuztuaren 10ean Lizarran izango dute lasterketa.
Zumaiako Txirrindulari Elkarteak bide batez zorionak eman nahi duzkie Aitor Agirreri eta Maite Urteagari; bi txirrindulari zumaiarrek Euskaltel Euskadi eta Laboral Kutxarekin stagiaire bezala parte hartzeko aukera izango dute.