Ziklo krosa erabiliko dute Errepideko denboraldia prestatzeko oinarriko lan bezala Unai Egañak eta Lukas Blancok junior mailan, eta Daniel Blancok kadete mailan; pistan oinarrituko da kadete mailako Telmo Gaztañazpi.
Ziklo kroseko Euskal Herriko egutegia bere osotasunean bete gabe, tantaka ari dira lasterketetan parte hartzen Unai Egaña eta Daniel Blanco (Lukas aurrerago hasiko da).
Tolosan, adibidez, Unai Egaña zumaiarra 14. sailkatu zen eta Daniel Blanco zarauztarra 25.; Karrantzako Espainiako Kopako lasterketa izan zen bigarren proba zarauztarrarentzat; 81. sailkatu zen. Joan den igandean, Ormaiztegin, Unai Egañak 29. amaitu zuen lasterketa, eta Daniell Blancok 38. Asteburu honetan, biak Lezamako ziklo kros lasterketan izango dira, Viveros San Anton-Exclusivas Marduko mailota erakusten.
Pistan estreinatu da Telmo Gaztañazpi oriotarra. Kadete maila estreinatzearekin batera hasi da Antonio Elortza belodromoan bueltaka. Joan den larunbatean lehen lasterketak izan zituen eta lehen jardunaldia 14. postuan amaitu zuen. Jardunaldia, sailkapeneko hautaketa egiteko balio izan zuen scratch batekin hasi zuen Gaztañazpik, non B txandarako gelditu zen. Puntuak banatzen zituen scratcha izan zen ondoren bere bigarren lasterketa eta 12. sailkatu zen. Arratsaldea puntuaketa lasterketarekin amaitu zuen, eta hemen ere 12. sailkatu zen. Bi lasterketa puntuagarrietako batuketa egin eta sailkapenean 14.a da Telmo Gaztañazpi. Larunbat honetan bigarren jardunaldia jokatuko du Donostian, Gipuzkoako Challengean. Challenge honetako lehen hiru jardunaldiek Espainiako rankinerako puntuak banatuko dituzte eta ondorioz Euskal Herritik kanpoko txirrindulariak ere izango dira lasterketetan.
Infantil, alebin eta benjaminei dagokienez familia handitzen doa. Aurten infantil mailan lau txirrindulari izango ditugu, alebinetan zazpi eta beste hainbeste benjaminetan. Txintxo-txintxo hasita daude entrenatzen eta jada mendi bizikletako topaketa batetan parte hartu dute. Asteburu honetan bigarren topaketa izango dute; larunbat arratsaldean, Ormaiztegiko ziklo kros zirkuitoan egingo da bigarren topaketa hori.