Horietako hiru karreretan parte hartu du Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulari juniorrak. Lasterketa gogorrak izan dira, Europako juniorrik onenek parte hartu baitute bertan. Unai Egañak ez du lasterketarik bukatu, baina lortu duen esperientzia eta ikasi duen guztia lagungarri izango zaizkio etorkizunean. Ziklo krosaren esentzia bertan bizitzea esperientzia ahaztezina izango da. Euskal Herriko ziklo kros denboraldia bukatu da, eta orain, errepideko lasterketak prestatzen zentratuko da buru belarri, taldekideak bezala. Lukas Blanco eta Daniel Blancok ere amaitu dute denboraldia.
Pistarekin jarraitzen duena Telmo Gaztañazpi da. Bi jardunaldi eta Gipuzkoako txapelketak gelditzen zaizkio oriotarrari. Azken jardunaldian txukun lehiatu zen Viveros San Antongo txirrindularia, eta B txandan aritu arren, sailkapen nagusian 23. tokian da (guztira, 56 txirrindulari daude). Scratcheabean 4. sailkatu zen; puntuaketan, bosgarren; tenpon, zazpigarren; eta kanporaketan, bederatzigarren. Hurrengo jardunaldia hilaren 18an izango du Gipuzkoako Challengeak.
Harrobiko txirrindulariak denboraldiko lehen lasterketara gerturatzen ari dira, datorren astea, Asteasun BTTko lasterketa izango baitute, eta gero, 24an, Iraetan errepideko lasterketa. Kadete eta jubenilei hilabete eta erdi falta zaie errepideko denboraldiko lehen lasterketak jokatzeko. Otsailaren hasieran estreinatuko dira iparraldean Smartlog taldearekin Aitor Agirre, Mattin Salegi eta Aratz Unanue. Beñat Sainz ere bertan izango da Telcomekin, eta Maite Urteagak eta Garazi Bergarak otsailaren 22an izango dute Errenterian urteko lehen karrera.