Hasteko falta diren egunak kontatzen

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2026ko otsailaren 6a

Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kideak, pasa den igandean Donostiako belodromoan egindako aurkezpenean.

Gero eta gertuago dago errepideko denboraldiaren hasiera. Une honetan, denboraldi aurreko azken ukituak ematen ari gara, martxoaren 1ean puntu-puntuan egoteko. 

Pistan, Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten pasa den asteburuan, eta Omniumean hamaseigarren amaitu zuen Telmo Gaztañazpik; 31 txirrindularik hartu zuten parte.

BTT lasterketa izan zuten Irunen (Gipuzkoa) harrobiko txirrindulariek. Negu gorriko baldintzetan jokatu zuten lasterketa. Benjaminetan, oso maila onean ibili ziren Zumaiako eskolako guztiak; kimuetan, Galder Zumeta berriz ere podiumera igo zen, bigarren sailkatuta. Infantiletan, Amaia Agirrek beste behin bigarren bukatu zuen. Otsaila bukaera arte ez dute probarik izango etorkizuneko txirrindulariek.

Zumaiako Txirrindulari Elkarteak Gipuzkoako taldeen aurkezpenean parte hartu zuen igandean, Donostiako belodromoan.

Aitor Agirre, Mattin Salegi eta Aratz Unanue asteburu honetan estreinatuko dira Smartlog taldearekin, Essor Basqueko lasterketetan. Maite Urteaga Valentzia aldean da, eta igandean izango du lasterketa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide