Mattin Salegi, Espainiako Kopan debutatzera

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2026ko otsailaren 20a

Mattin Salegi, pasa den astean jokatutako txirrindularitza proban. (Utzitakoa)

Essor Basqueko hirugarren etapan lehen pedalkadak eman, eta oso maila ona erakutsi ondoren, 2026ko hegoaldeko denboraldia hastera doa Mattin Salegi.

Don Beniton (Badajoz, Espainia), Espainiako probako lehen proba puntuagarrian parte hartuko du Smartlogeko txirrindulari zumaiarrak. Circuito Guadiana deitzen da lasterketa, eta kilometro kopurua ikusita ez da edozein lasterketa; profesionalen lasterketen itxura du Don Benitokoak. 42 kilometroko zirkuitu bati lau itzuli emango dizkiete txirrindulariek, 171 kilometroko ibilbidea osatuz.  

Guztira, espainiar estatuko 25 talde izango dira parte hartzen; estatu espainiarreko txirrindulari onenak bertan izango dira. 

Errespetua dio Mattin Salegik luzeerari, baina neguan prestaketa lan ona egin ostean bere buruan konfidantza ere badu, bere maila erakutsi ahal izateko. Aitor Agirrek, Aratz Unanuek eta Beñat Sainzek astebete itxarongo dute hegoaldeko denboraldia estreinatzeko. 

Maite Urteaga eta Garazi Bergara Errenterian estreinatuko dira. Igandean ekingo diote Euskal Herriko denboraldiari Ane Santesteban sarian. Euskaldun torneoko lasterketa da eta iaz garaipena lortu ondoren, aurten emaitza hori berriz ere lortzea izango litzateke helburua Eulen-Jira Birako txirrindulariarentzat, Zatikakoak helburu apalagoa du. Junior mailan Laia Zumetak, eta kadeteetan Inge Zumetak eta Izaro Agirrek ere Errenterian egingo dute debuta, hauek ZUKa-Oriakoren mailotarekin. Astebete falta da Zumaiako sub30 mailako XVIII. sarirako.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide