Aitor Agirre Euskadiko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2026ko apirilaren 13a

Aitor Agirre, Euskadiko Txapelketa irabazi berritan.

Aitor Agirrek Euskadiko Txapelketa irabazi zuen, eta bere erregulartasuna erakusten ari da lasterketa guztietan.

Aitor Agirrek ezin hobeto ospatu du bere 23. urtebetzea, Euskadiko Txapelketa oparitu baitio bere buruari. Lanak beti saria izaten omen du, eta kasu honetan hala gertatu da. Smartlog taldeko txirrindulari zumaiarra bere erregulartasuna erakusten ari da lasterketa guztietan, lehenengo hamabosten ingurumarian baitabil.

Nabarmentzekoa, halaber, Beñat Sainzek (Telcon) egindako lasterketa, bere lehen urtean eta ingenieritza ikasten 13. sailkatu baitzen Euskadiko Txapelketan. Oso detaile politak erakusten ari da Viveros San Antonio harrobiko txirrindulari arroarra.

Kadeteek eta juniorrek denboraldi honetan lehenengoz bi lasterketa izan dituzte jarraian eta ondo erantzun dute. Kadete mailan, Borja Osa bi egunetan lehen multzoan helmugaratu da. Amorebietan 15. sailkatu zen eta Altsasun 11. Bestalde, Xuban Arakistain Amorebietan 20. sailkatu zen eta Altsasun mendate hasieran izandako zulatuak aukerarik gabe utzi zuen. Mikel Egañak debuta egin zuen lesio baten ostean, eta ondo baino hobeto erantzun zuen, Amorebietan 76. eta Altsasun 120. sailkatuz, azken lasterketa horretan, gainera, eroriko baten ondoren.

Daniel Blancok ere lasterketak amaitu zituen eta Oinatz Alberdi eta Telmo Gaztañazpi Altsasun bukatzeko gauza izan ziren.

Juniorretan, Unai Egaña nabarmendu zen. Amorebietako lasterketa gogorrean 26. sailkatu zen, Agurainen lehen mailako Opakuak min hartu zuen eta 66.sailkatu zen. Lukas Blancok ere biak amaitu zituen, bere nortasuna erakutsiz: aurpegia eman zuen eta ihesaldietan sartu zen, nahiz eta sailkapenean atzean amaitu zuen; Amorebietan 76. eta Agurainen 63. Jon Berasategik Amorebietan epez kanpo amaitu zuen eta Agurainen 72. sailkatu zen. Peru Calvok eta Amets Alberdik ez zuten lasterketarik amaitu, guztia eman zuten arren. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide