Lasterketa bikaina osatu zuen zumaiarrak infantil mailako bere azken lasterteketan; helmuga baino lehen zegoen bihurgunean aurrean sartzea garrantzitsua zen, sustorik ez izateko, eta azken esprintari ondo kokatuta ekiteko. Baina, bihurgunetik irteterakoan buru-buruan zen Amaia Agirre, eta ez zuen helmugako marraraino zngoen distantzia behar bezala neurtu, eta gurpilean zetozen lau txirrindularik gainditu egin zuten. Azkenean bosgarren sailkatu zen, postu oso ona Espainiako Txapelketa zela kontutan izanda, baina, garaipena hatz puntekin ukituta,pena pixka bat eman diona. Datorren denboraldian kadete mailan lehiatuko dira Amaia Agirre eta bere ahizpa bikia Amalia Agirre.
Asteburu hau Aitor Agirre eta Maite Urteagaren asteburua izango da, biak ere profesionalekin lehiatuko dira-eta Sabiñanigon jokatuko diren Espainiako txapelketetan.
Kadeteak
Gaztetxoak torneoko (Euskal Herri osoko txirrindulariekin) lasterketa jokatu zuten Agurainen (Araba) eta lasterketako lehen kilometroetan erori eta zauriekin lasterketa utzi beharrean izan zen Daniel Blanco. Telmo Gaztañazpi eta Oinatz Alberdi ez ziren lasterketa osatzeko gauza izan; Mikel Egaña bai eta 101.a izan zen. 182 txirrindulari abiatu ziren eta 130 besterik ez ziren helmugara heldu. Beste taldekideak pelotoian heldu ziren amaierara, eta hamar lehenengoetan sailkatzeko esprintean Borja Osa erori egin zen, tupusteko handia eginez bolardo batekin; Xuban Arakistain hemeretzigarren sailkatu zen eta Julen Alkorta 54.
Asteburu honetan kadeteak estatu espainiarreko kadeterik onenekin lehiatuko dira, Txumaren Oroimenezkoan. Hiru eguneko itzuli gogorra da Txuma, baina bizipen aberatsa emango diena etorkizunerako; Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldea Borja Osak, Daniel Blancok, Julen Alkortak eta Xuban Arakistainek osatuko dute. Leioa, Berango eta Erandion jokatuko dira hiru etapak.
Juniorrak
Muturreko beroak bete beteak harrapatu zuen Gipuzkoako itzulia eta ondorioz, txirrindularien eta boluntarioen osasuna zaintzeko Andoaingo eta Segurako etapak bertan behera utzi behar izan zituen antolakuntzak. Horren ondorioz, Gipuzkoako Itzulia bi etapatara laburtu zuten. Ostiralean Idiazabalen bi kilometroko erlojuaren aurkakoa jokatu zuten. Oso distantzia laburrekoa zen eta aldeak txikiak izan ziren: Unai Egaña 46. sailkatu zen, Peru Calvo 64., Lukas Blanco 66., Jon Berasategi 86., eta Amets Alberdi 144.
Bigarren etapak Mendaron izan zuen pausalekua, eta lasterketako emaitzak ez du adierazten Viveros San Anton-Marduko txirrindulariek egindako lana. Eguneko ihesaldian hiru ordezkari sartu zituen: Peru Calvo, Lukas Blanco eta Unai Egaña. Peru Calvo izan zen hiruretatik gehien iraun zuena buruan, eta taldeko lehen kidea izan zen helmugan, 43. Tokian; Lukas Blanco 57. izan zen, Jon Berasategi 65., Amets Alberdi 136. eta Unai Egaña 141. Honetan amaitu da aurtengo Gipuzkoako itzulia muturreko tenperaturek ez baitute gehiagorako baimenik eman. Juniorrak larunbat arratsaldean Arantzazuko igoeran izango dira.