Azken txanpa

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar

Irailaren 19an esango diote agur 2026ko denboraldiari jubenilek. Oñatin eta Liernin izan dituzte lasterketak aurreko asteburuan. Oñatin, 84 kilometroko lasterketan eta bost mendaterekin, txirrindulariek hasieratik erasora korritu zuten, eta Viveros San Anton-Exclusivas Mardu txirrindulariak lo harrapatu zituzten. Talde handi batek lasterketa buruan bi minutu hartu zituenean hasi zen pelotoi mugitzen, baina jada berandu zen. Azkenean, taldeko onena Peru Calvo izan zen; 19. egin zuen. Jon Berasategi 27.a sailkatu zen, Maite Urteaga 33. (lehen neska), Unai Egaña 37. Erorikoek jokoz kanpo utzi zituzten Berasategi ,Blanco eta Alberdi.

Igandean Lierniko lasterketa jokatu zuten. Aurrena linean, 55 kilometro eta  bost mendaterekin. Peru Calvo 12. sailkatu zen, irabazlearengandik bi minutu eta erdira; Borja Osa kadetea 24. sailkatu zen eta Jon Berasategik 39. egin zuen. Matxurek lasterketa amaitu ezinda utzi zituzten Unai Egaña eta Amets Alberdi. Lasterketako 40 lehenengoek, ondoren, 4 kilometroko erlojuaren aurkakoa jokatu zuten, eta hor Peru Calvo 15. izan zen, Jon Berasategi 23. eta Borja Osa 37. Sailkapen nagusian 12. amaitu zuen Peru Calvok, 31. Borja Osak eta 35. Jon Berasategik.

Igande honetan Zarautzen dute lasterketa; Zarautz-Zumaia-Muniosoro-Meaga-Zarautz zirkuitoari lau itzuli emanez. 10:00etan hasiko da lasterketa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide