Aitor Agirre eta Mattin Salegiren agurra

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar

Aitor Agirre eta Mattin Salegi, iazko lasterketa batean. (Arritxu Iribar) 

Aitor Agirrek eta Mattin Salegik beraien azken txapelketa jokatu zuten pasa den asteburuan Beasainen (Gipuzkoa). Txirrindulari ibilbidea agurtu dute biek ala biek.

Aitor Agirrek eta Mattin Salegik txirrindulari ibilbideari amaiera ematea erabaki dute, eta bien ala bien azken lasterketa aurreko asteko Beasaingo (Gipuzkoa) lasterketa izan zen.

Oso txirrindulari ezberdinak izan dira, baina ezaugarri bat izan dute amankomunean: ihesaldiak. Bai Agirrek eta baita Salegik ere beti eman izan dute aurpegia, eta lanerako grina erakutsi dute. Pelotoian gutxik ulertu dute lasterketa Salegik bezala, eta Agirrek bezalako "motorra" gutxik dute.

Agirrek aurten elite mailan erlojuaren aurka Espainiako, Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak irabazi ditu, eta iraupeneko Euskadiko txapelketa ere bai. Hala ere, profesionaletarako aukera duinik ez du jaso, eta bizitzan beste bide bat hartzeko erabakia hartu du, egindakoaz harro. Kimuetan, 11 urterekin, hasitako bidea amaierara heldu dela erabaki dute biek.

Viveros San Anton-Marduko juniorrek ere bukatu dute denboraldia: Elgoibarren (Gizpuzkoa) San Pedro auzoan jokatutako lasterketan amaitu dute 2026ko denboraldia. Bertan Jon Berasategi 18. sailkatua izan da onena. Datorren denboraldian Lukas Blanco, Peru Calvo eta Jon Berasategi sub23 mailan izango dira, nolabait Mattin Salegi eta Aitor Agirreren lekukoa hartuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide