Berriz ere martxan da Zumaiako Txirrindulari Elkartea

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar

Zumaiako Txirrindulari Elkarteko txirrindulariak lasterketa batean. (Utzitakoa)

Azaroan sartzearekin batera, datorren denboraldiari begira dira jada txirrindulariak. Heltzear dira lehen lasterketak.

Azaroa ere estreinatu dugu, eta 2027ko denboraldiari begira lehen lasterketak hemen dira. Ziklo Krosa izan da aurrena, eta jada Daniel Blanco, Mikel Egaña eta Unai Egaña lehiatzen hasita daude. Asteburu honetan Muskizen (Bizkaia) izango da ZX Muskiz Nazioarteko Ziklokrosa.

Horrez gain, pistako denboraldia hastera doa: larunbat honetan, 15:00etan, hasiko da Gipuzkoa Challengea, eta bertan parte hartuko du Telmo Gaztañazpik. Gainera, Amaia Agirre eta Amalia Agirre pistan estreinatuko dira, nahiz eta ZXean Ormaiztegin (Gipuzkoa), Amurrion (Araba) eta Urduñan (Bizkaia) parte hartu duten. Amaia eta Amalia Agirre ahizpek kadete mailan OTXE taldearekin korrituko dute, baita Izaro Agirre arroarrak ere. Hau jada juniorra da.

Harrobiari dagokionez, urrian entrenamenduak hasi eta Ormaiztegin izan zuten lehen elkarretaratzea. Mendiko bizikletarekin Ormaiztegiko ZX zirkuituan gogotik gozatu zuten benjaminek, kimuek eta infantilek. Hantxe izan zituzten laguntzaile Gorka Izagirre eta Ion Izagirre. Datorren astean beste elkartze bat izango dute Legorretan (Gipuzkoa).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide