‘Elkanoren Itsaroratzea’ jaialdia ospatu zen asteburuan Getarian, eta atzo, ekitaldi berezia egin zen. Hala, hainbat erakunde publikoetako eta udaletako ordezkariak bat egin eta itsasoratze ituna irakurri zuten Haritz Alberdi Getariako alkate eta Markel Olano Diputatu Nagusiak.
Ekitaldi ofiziala egin ondoren, hogei ontzitik gora atera ziren Getariako portutik Elkanoren itsasoratzea irudikatuz. Bertan izan ginen Zumaiako Beduola ontziko partaide batzuk Ramontxu, Magallanes eta Mougly ontziekin. Horretaz gain, Zumaiako beteranoen traineruak ere parte hartu zuen.
Ekitaldiko argazki batzuk dituzue hemen.