Jubilatuak Errumaniara edota Kataluniara joango dira 2019rako prestatutako bidaietan

Erabiltzailearen aurpegia Beheko Plaza elkartea

2019. urtera begira prestatutako bidaien berri eman du Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Garbi geratzen da Zumaiako jubilatuek ez dutela geldirik egoteko asmorik. 

Beheko Plazak bere bazkideentzat prestatutako lehen bidaiak iragarri ditu. Hala, maiatzean Errumaniara joango dira, ekainean Kataluniara eta urrian Gandiara.

Bidaia hauen inguruko xehetasunak elkarteak Hogarrean duen bulegoan aurkituko dituzte interesdunek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide