Beheko Plaza elkarteak zuzendaritza berritzeko boluntarioak behar ditu

Erabiltzailearen aurpegia Beheko Plaza elkartea 2026ko martxoaren 16a

Hogarreko eraikina.

Beheko Plaza elkarteak zuzendaritza batzordeko kide batzuk ordezkatzeko beharra du, eta lan hori egiteko gogoa duten boluntarioen bila dabil. Interesdunek Hogarreko bulegoetan adierazi dezakete parte hartu nahi dutela.

Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak zuzendaritza batzordeak kide batzuk berritzeko beharra dauka, eta lan hori egiteko gogoa duten boluntarioen bila dabil.

Interesa dutenek Hogarreko bulegoan adierazi dezakete zuzendaritzan parte hartu nahi dutela, astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 12:00etara. Aurkezten direnek bi baldintza bete beharko dituzte: 73 urte baino gehiago ez edukitzea eta euskaraz nahiz gaztelaniaz moldatzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide