Datorren astelehenean, hilaren 21ean, ikasturte berriari begira jarriko da Zumaiako Berdintasun Foroa. Zehazki, 2020rako aurreikusitakoa errepasatu eta urtea amaitu bitarteko egin beharrak adostuko dituzte. Halaber, Emakumeon* Etxea proiektuaren berri emango dute. Bestelako gaien inguruan hitz egiteko tartea ere izango da.
Ikasturte lehen Berdintasun Foroa irailaren 21ean izango da, 18:00etan Alondegiko Moila gelan. Ikasturte honetan, osasun egoera dela eta, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzi edo 943865025 (luz. 404) telefonora deitu dezakete herritarrek.