Jon Maia Beasainen garaile

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2015ko ira. 21a, 09:48

Beasainen jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena, eta Jon Maiak lehen postua eskuratu duenez, zuzenean lortu du final-laurdenetarako txartela. Haren atzetik, Ane Labaka eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" sailkatu dira.

Jon Maia ondo eta seguru aritu da saioan zehar, eta kartzelako ariketan jo du goia. Gaur lortu duen lehen postuari esker, Jon zuzenean sailkatu da urriaren 31n Zestoan jokatuko den saiorako.

Horrelaxe geratu da gaurko sailkapena:

  • Jon Maia:456,5 puntu.
  • Ane Labaka: 444 puntu.
  • Eli Pagola: 420 puntu.
  • Iñigo Manzisidor:427 puntu.
  • Beñat Iguaran: 420 puntu.
  • Haritz Mujika: 409 puntu.

Argibide gehiago hemen.

Erlazionatuak

Jon Maiaren hasierako agurra

Baleike 2015 ira 21 Zumaia

Jon Maiaren amaierako agurra

Baleike 2015 ira 21 Zumaia

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide