Jon Maia hirugarren Zestoan

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2015ko urr. 31a, 22:10

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final zortzirena jokatu da Zestoan, eta Nahikari Gabilondok irabazi du saioa. Alaia Martin sailkatu da bigarren eta Jon Maia hirugarren geratu da.

Nahikari Gabilondo zuzenean sailkatu finalaurrekoetarako, eta gainerakoek puntuazioaren zain egon beharko dute. Hala ere, itxura batean aurrera egingo du Jonek, nahikoa izango delako falta diren bi saioetan bi bertsolarik puntuazio baxuagoa ateratzea.

Hemen ikus daiteke fase honetako sailkapena nola dagoen, eta hemen Zestoako saioko puntuazioa lanen arabera banatuta. Zortziko handian nabarmendu da Jon, Alaiarekin batera ofizioka egin duen saioan, 6 urteko haur baten gurasoen paperean.

Finalaurreko saioan lan hobea egin beharko du, abenduaren 19an Ilunben abestu nahi badu!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide