Zumaiako Bertso Eskolako kide batzuk aritu dira epaimahaian, eta Idoia Egaña Urangak Habanera doinuan egindako bertsoa hautatu dute. Marina Berri jatetxean bi lagunentzako afaria irabazi du Idoiak.
Bertso hori eta beste batzuk bilduma batean jaso eta banatu dira.
Bertso Eskolaren izenean, eskerrak parte hartu duten guztiei, Alondegiko kideei, tabernei (Metro, Inpernupe, Nikol, Txikixa eta Ttakun) eta baita babesa eman duen Zumaiako Udalari ere.