Bertso eskolak hasi dira Forondan

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola

Zumaiako Bertso Eskolaren eskutik, astean behin bertsoaz gozatzeko aukera izango dute horretarako gogoa duen herriko umeek.

Astelehenean izango dira txikien eskolak, 17:15etik 18:15era, Foronda kultur etxean, eta irakasle Maialen Velarde ibiliko da. LH4tik aurrerako neska-mutilek izango dute parte hartzeko aukera, eta idatzizkoa landuko dute gehienbat. Beste talde bat asteazkenetan elkartuko da, bat-bateko bertsogintza lantzeko.

Interesa izanez gero, astelehen arratsaldean azaldu Forondara edo idatzi mezu bat zumaiakobe@gmail.com helbidera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide