Atzoko aurkezpenari buruzko kronika eder hau idatzi du Estitxu Eizagirrek Argiako blogean (argazkia ere hark ateratakoa da).
Liburua Lankuk argitaratu du, bertsolaritza sustatzeko Bertsozale Elkarteak sortu zuen kultur enpresak. Liburuan Zumaiako kontu eta argazki asko agertzen dira, eta 18 €-an dago salgai webgune honetan eta liburu-denda askotan ere bai.