Koplak paperean idatzi eta toki hauetako batean utzi behar dira, horretarako jarri diren kaxa gorrietan:
- Alondegian
- Inpernupen
- Nikolen
- Ttakunen
- Txikixan
- Kabin
- Beheko plaza jatetxean
- Itzurun tabernan
- -Txortena jatetxean (gero zentroan)
Horrez gain, aukera egongo da bertsoa zumaiakobe@gmail.com helbidera bidaltzeko.
Epea abenduaren 25era artekoa da eta saria afaria 2 lagunentzat Bittarte erretegian. Saria abenduaren 30ean emango da, Alondegiko Oxford aretoan bertsolari gazteekin egingo den saioan.