Koplak paperean idatzi eta toki hauetako batean utzi behar dira, horretarako jarri diren kaxa gorrietan:
- Alondegian
- Inpernupen
- Ttakunen
- Txikixan
- Kabin
- Beheko plaza jatetxean
- Artelagun elkartean (Oikian)
Horrez gain, aukera egongo da bertsoa zumaiakobe@gmail.com helbidera bidaltzeko ere.
Epea abenduaren 24ra artekoa da eta saria afaria 2 lagunentzat Beheko plaza jatetxean. Saria abenduaren 28an emango da, Alondegiko Oxford aretoan bertsolari gazteekin egingo den saioan.