Lierni Linazisorok eta Haizea Egañak irabazi dute Bota bi kopla! lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2018ko abe. 29a, 09:18

Aurten ere Gabonetako lehiaketan bertso baten ordez bi kopla idaztea proposatu genuen, gai librean. Irabazleak Lierni Linazisoro eta Haizea Egaña izan dira eta haientzat izango da afaria edo bazkaria Beheko Plaza jatetxean.

Hauek dira koplak:

EUSKARALDIA
Doinua: Aita-semeak
Ahobiziak belarriprestak
aurten da lehen aldia
bide berri bat hasi dugu ta
aurrera Euskaraldia.
Hamaika egun euskara hutsez
erronka berri bat da-ta
txapa soinean eraman ordez
eman dezagun ba txapa.

Aurkeztu diren kopla onentsuenekin bilduma osatu eta kaxak egon diren tabernetan banatuko dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide