Zumaiaren esker ona Beobideri

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2019ko ira. 10a, 14:55

Julio Beobide hil zela 50 urte bete diren honetan, hara Joanito Dorronsorok gordeta zeuzkan bertsoak, Nemesio Etxanizek 1968an egindakoak, Oargik Beobideri eskaini zion omenaldian abesteko.


BEOBIDE IRUDIGILLEARI ZUMAIAK BERE ESKER ONA

Jaunak emana dezu, Julio,

irudigille-sormena;

ta zuk ordaiñez Jaunaren alde

jarri zendun eder-sena.

Dena da sakon zure bidean,

dena bikain, dena bena;

Gurutzegintzan, ala ere zuk,

jaso dezu zure izena.

 

Zure biotza ixuri dezu

Gurutzearen lanketan;

Jaunari artu zenion bere

Arnasa azken-oiñazetan;

Saietsa odol, Biotza-agiri,

iltzeak esku-oiñetan…

Ai, zer nolako saria dizun

Jaunak prest zeru-goietan!

 

Txirrindulari yayoa ikusi

zaitugu bidetan barna,

aldapetako aukerakoa

zure anka melar bana,

aizea ere ebakitzeko

nolako sudur labana!

Aragiz urri, ezurra pranko,

orra Beobide jauna!...

 

Itxas-ertzean, moilla-bidean

egiña dezu etxea;

amaika ordu joan zaizkitzu

landuaz eder-gosea;

panparroikeri aundirik gabe

buruturik lan betea.

Argatik esker onez jo dizu

Zumaiak gorasarrea

 

Etxaniz’tar Nemesio

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide