Finalerako autobusa eta bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2019ko aza. 28a, 17:41

Zumaiako Udalaren babesarekin, autobusa antolatu dugu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko. Finalean izango da, gainera, gure Eskolan aritutako Jon Maia.

Abenduaren 14an izango da finala, larunbat arratsaldean, Illunbe zezen plazan. Aurrez, motorrak berotzeko, bazkaria egingo dugu Donostiako Algorri jatetxean. 12:30ean irtengo da autobusa, zinema aurretik.

Aurrekoetan bezalaxe, goikoetxeatarrek menu ederra eskainiko digute: bakailao entsalada epela, onddo krepea, legatza saltsan, entrekota plantxan eta milorri tarta.

AUTOBUSA + BAZKARIA biak sartuta 20 € ordaindu beharko da txartel bakoitza eta Turismo bulegoan daude salgai (asteartetik larunbatera, 10:00-14:00 eta 16:00-18:00; igandetan goizez bakarrik).

Finalerako sarrerak, berriz, Interneten daude eskura, www.bertsosarrerak.eus gunean. Jon Maiaz gain, beste zazpi bertsolari hauek arituko dira: Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Ane Labaka, Oihana Iguaran, Beñat Lizaso eta Nerea Elustondo.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide