Aurten ere Unai Manterola arituko da gaiak jartzen, eta kantuan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo. Sarrerak 8 euro balioko du eta aurrez erosi ahal izango dira turismo bulegoan. Hauxe ordutegia: goizez 10:00-14:00 eta arratsaldez 16:00-18:00 (igande arratsaldean eta astelehenean itxita).
Segurtasun neurriak zorrotz beteko dira saioan: gehienez 300 entzule egongo dira (edukieraren erdia baino gutxiago), denak maskara jantzita, sarreran eskuak garbituta, etab.