Iazko taldekideez gain, 10-11 urteko neska-mutilen batek bertso eskolan izena eman nahi izanez gero, nahikoa du ostiral honetan, urriak 2, 17:30ean Alondegiko Moila bilera gelara azaltzea (1. solairuan). Han egongo da Peio Etxabe, irakasle arituko den bertsolari oikiarra, eta ordutegien eta bes neurrien emango die ikasleei eta/edo haien gurasoei. Eskolak urriaren 13tik aurrera hasiko dira, gainerako ikastaroekin batera.