Estimatzen dute bertsolariek herri batzuetan egiten den ahalegina saioak antolatzeko, eta gozamena da Zumaiako bertsozaleontzat artista handi horien jarduna aurrez aurre ikusi eta entzutea. Eskerrik asko, beraz, Unai, Andoni, Maialen, Jon, Igor, Sebastian, Nerea eta bertaratu zineten guztioi.
Bertsoa.eus guneko lankideek saioa osorik grabatu zuten, eta laster ariketa onenak ikusgai jarriko dituzte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!