Guztira Gipuzkoako hogei bertsolari gaztek hartuko dute parte txapelketan, eta lehenengo fasea lau saiotan egingo dute. Lehenbizikoa Oiartzunen izan zen, apirilaren 23an, eta Joar Garatek eskuratu zuen finalerako txartela. Maiatzaren 28an jokatuko da, Urnietako Sarobe aretoan.
Bigarren kanporaketa Asteasun jokatuko da, apirilaren 30ean, eta han arituko da beste zumaiar bat: Irati Arakistain.
Zorionak, Joar, eta aupa Irati!
Argazkia: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea
Ostiralean hasi zen, Oiartzunen, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, eta Joar Garatek finalera sailkatzea lortu zuen.