Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketaren bigarren kanporaketa Asteasun jokatu dute ostiralean, eta han izan da Irati Arakistain zumaiarra, beste lau bertsolarirekin batera.
Nerea Isusi zarauztarrak lortu du finalerako txartela, eta beste bi kanporaketa jokatu eta gero jakinaraziko dute zein diren beste 4 bertsolari puntuatuenak, maiatzaren 28an Urnietan abestuko dutenak.
Ea tartean ikusten zaitugun, Irati!