Iaztik Bertso Eskolan aritzen diren bi taldeetan sartzeko aukera dago, eta txikienekin beste talde bat eratzen saiatuko gara. Beraz, LH4 mailako eta goragoko ikasleei dei egin nahi diegu, aurrena idatziz eta gero bat-batean, bertsoak osatzen ikasteko.
Peio Etxabe ibiliko da txikienen irakasle, eskolak doan dira eta izena emateko edota argibide gehiago jasotzeko nahikoa da telefono honetara deitzea 682 53 87 99 (Peio).