Ohi bezala, Unai Manterola arituko da gaiak jartzen, eta kantuan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus. Sarrerak 8 euro balioko du eta aurrez erosi ahal izango dira turismo bulegoan (10:00-14:00 eta 16:00-18:00), Ttakun tabernan (urriaren 4tik aurrera) edo Inpernupen (urriaren 3ra arte).
Segurtasun neurriak zorrotz beteko dira saioan: hasiera batean gehienez 300 entzule egongo dira (edukieraren erdia baino gutxiago), denak maskara jantzita, sarreran eskuak garbituta, etab.