Edukiera aldetik ez da mugarik egongo, baina bestelako segurtasun neurriak zorrotz bete beharko dira saioan: aretoaren barruan maskara jantzita, sarreran eskuak garbituta, etab.
Aurten ere Unai Manterola arituko da gaiak jartzen, eta kantuan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus. Sarrerak 8 euro balio du eta aurrez erosi ahal izango dira turismo bulegoan eta Ttakun tabernan (17:30 bitartean). Hala ere, antzokiko atean bertan ere egongo da sarrerak erosteko aukera.