Bertsozaleak barre egarriz

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2021ko urr. 9a, 08:04

200 bertsozale baino gehiago elkartu ginen atzo Zumaiena aretoan, eta antzematen zen maskaren azpian barre egiteko gogoa. Ohi bezala, Unai Manterolak eramandako gai askok eman zuten horretarako bidea, eta pozik etxeratu ginen.

Punta-puntako bertsolariak izan ditugu aurten ere Zumaian, eta gozatzeko aukera eman ziguten saiora joan ginen entzuleoi. Distantzia zaintzeko obligaziorik gabe, itxura polita hartu zuen atzo Zumaiena aretoko beheko aldeak. Bertsolariek agurretan esan zuten bezala, ea datorren urtean santelmoen atarian elkartzeko aukera daukagun!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide