Joanito Dorronsoro larunbatean Hitzetik Hortzeran

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola

Aste honetako programan Joanito Dorronsororekin elkartuko dira Hitzetik Hortzera programakoak, bertso-doinutegiaren sortzailearekin. Hastapenak nolakoak galdetuko diote eta bertsolaritzara nola gerturatu zen ere bai.

Zumaiarrok ondo dakigun bezala, doinuen bilketa-lan izugarria egiteaz gain, Joanitok bizitza osoa eman du euskararen eta bertsolaritzaren transmisioarekin konprometitua. Bertsolaritza hezkuntzan txertatzeko liburuak landu zituen, eta Bertso Doinutegia sortu ere bai, bertsogintzaren datu-baserik kuttunenetakoa. Doinutegia bertsolaritzaren datu-basean aurki daiteke, sarean eta denen eskura.

Programaren aurrerapentxo bat ikusteko, begiratu albiste honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide