Garbi utzi ditu Zumaiako sustraiak ere, bertso honetan:
Doinua: ETAren su-etenetik
Arbaso zuzenak ditut
Aita Mari, Pako Rata,
liburuetan jasorik
ez dauden hainbat pirata.
Sare konpontzaile fina,
arrain saltzaile aparta,
Getariako portuan
“Sheriff”a zen gure aita.
Nahiz bizimoduak nauen
itsasertzetik aparta,
hura dut nire arnasa,
insomnioan, lo kanta,
kresalak suspertzen nau ni
eta ez dadila falta (bis).
Bertso sorta osorik bertsolari.eus webgunean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!