Apirilaren 14rako sarrerak dagoeneko salgai

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2023ko mar. 30a, 13:56

Santelmoei hasiera emateko bertso saio bikaina antolatu dugu aurten ere. Sarrerak salgai daude, 8 euroan, Turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan.

Zumaiena aretoan antolatu dugu saioa apirilaren 14rako, 22:00etan.

Seikote dotorea etorriko da Zumaiara:  Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto eta Jone Uria.

Gaiak jartzen Jon Maia arituko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide