Santa Ageda bezperan goiz ederra igaro zuten Bertso Eskolako kideek. Koplari aritu ziren Irati Arakistain, Joar Garate, Josu Manzisidor eta eskolako gaztetxoak, trikitilarien laguntzarekin. Iparragirre baserrian hasi saioa, eta ondoren beste baserri batzuk bisitatu zituzten: Sarrondobekoa, Sarrondogoikoa, Endañetak, San Martin, Saskarate, Agirreazpikoa eta Santa Klara. Erribera kalean ere egin zituzten pare bat saio, bazkaltzera joan aurretik.