Illunbera joateko autobusa antolatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola

Abenduaren 14an jokatuko da 2024ko Gipuzkoako bertsolari txapelketaren finala eta Zumaiatik lasai-lasai joateko autobusa antolatu du Bertso Eskolak. Txartelak turismo bulegoan daude salgai, 5 euroan.

Asteburu honetan egingo dute lehenbiziko finalaurrekoa Oiartzunen, baina dagoeneko hasia da Donostiako Illunben jokatuko den finalerako giro berotzen. Hori ikusita, autobusa antolatu dugu oraingoan ere, eta txartelak jada salgai daude turismo bulegoan, 5 euroan. Autobusa Patxita Etxezarretako geralekutik abiatuko da, Kantauri plazaren ondotik, arratsaldeko 15:00etan. Finalerako sarrerak, berriz, bertsosarrerak.eus gunean eros daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide