Aurten ere santa eskean kopla kantari

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola

Zumaiako Bertso Eskolako kideak kopla kantari aritu ziren atzo goizean, Elorriagara bideko baserrietan. Jadarren gora abiatu eta Andremarialdetik jaitsi ziren, eguraldi ederrarekin. Oikian ere ibili zen beste talde bat eskean.

Kandelario egunean goiz ederra igaro zuten Bertso Eskolako kideek. Koplari aritu dira Irati Arakistain, Joar Garate eta eskolako gaztetxoak, trikitilarien laguntzarekin. Usadioari eusteko, Sarrondobekoa, Sarrondogoikoa, Endañeta, San Martin, Agirreazpikoa eta Santa Klara bisitatu zituzten. Erribera kalean egin zuten azken saioa, bazkalaurretik.

Oikian ere talde eder bat ibili baserriz baserri kantari, eta mahaiaren bueltan egin zuten azken saioa eguerdian, pintxoz sabela goxatuta amaitzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide