Egin dugu aurten ere Bertso Festa!

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola

Maiatzaren 2an itxura ederra hartu zuen Oxford aretoak, eta giro onean aritu ziren kantari.

Santelmoen bigarren ostiralean bertsolari gazte eta gaztetxoekin festa bat egitea ohitura bihurtu zaigu eta ederki joan zen 2025ekoa ere.

Aurten gaiak ematen eskolako bi kide gazte aritu dira, Maia Senosiain eta Maren Iruretagoiena. Kantuan, berriz, talde handia: Amets Aizpurua, Haritz Alkorta, Irati eta Urko Arakistain, Eki Eizagirre, Joar Garate, Telmo Hedilla eta Beñat Zabaleta.

Biba zuek!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide