Bertso Eskolan hasteko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola

Zumaiako bertso eskolan hasteko deialdia berezia egin nahi diegu Lehen Hezkuntzako neska-mutilei. Foronda kultur etxeko ganbaran izango dira saioak, astean ordubetekoak, arratsaldez, urrian hasi eta ekainera bitartean.

3 talde osatzea da gure asmoa:

  •  LH 3-4. mailakoak.
  •  LH 5-6. mailakoak
  •  DBHkoak

Izena emateko, idatzi zumaiakobe@gmail.com helbidera edota deitu 619 49 02 59 telefonora (Irati), eta jarriko gara zuekin harremanetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide