1985eko Gipuzkoako eskolarteko txapelketan parte hartu zuen, eta finalera iritsi ere bai. Zumaian bertan ere aritu zen 1986an, Anaden jokatzen ziren txapelketa horietako batean.
Izaera aldetik bihurria zen txikitan, eta bertsotan ere halakoxea zen, bixi-bixia. Irribarrez eta bertsotan gogoratu nahi dugu Iker, eta horretarako aukera polita da 1984an Gaztetandik programarako grabatutako bideoa ikustea; amaiera aldean abesten du "deberrei" buruzko bertso polit bat.
Gugan zaude, Iker.