Abendu amaierarako bertsolari gazteen saioa antolatu du Bertso Eskolak, Zumaiako Udalaren babesarekin.
Abenduaren 26an izango da, ostiralean, Alondegiko Oxford aretoan eta 20:00etan hasita. Bertsolari hauek arituko dira Haritz Alberdi azkoitiarraren gidaritzapean:
- Maddi Aiestaran (Beasain)
- Amets Aizpurua (Getaria)
- Irati Alcantarilla (Urruña)
- Irati Arakistan (Zumaia)
- Unai Mendiburu (Algorta)
- Aitor Ugarte (Aramaio)
Sarrerak 3 euro balio du, eta aurrez Turismo Bulegoan erosteko aukera egongo da.
