Agur eta eskerrik asko, Patxi

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2025eko abenduaren 29a

Migel Iturbide, Patxi Etxeberria eta Joxe Mari Bittarte, 1985ean.

Patxi Etxeberria bertsolari oriotarra hil da, 95 urte zituela. Bertso Eskolako kideok bat egiten dugu familiaren saminarekin eta eskerrak eman nahi dizkiogu Patxiri, Zumaiarekin hain jator portatzeagatik.

Zumaian askotan abestu zuen Patxi Etxeberriak, eta oso "geurea" izan genuen garai batean, Ikastolak antolatutako Santa Ageda bezperako eskeetara urte askotan etorri zelako 1980ko hamarkadaren inguruan. Doluminak familiari eta eskerrik asko, Patxi!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide