Otsailaren 13an bertso afaria izango da Inpernupe elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2026ko otsailaren 6a

Gaur, ostirala, hasiko da Herriarteko Bertso txapelketa Urola Kostan, eta datorren astean jokatuko du kanporaketa Zumaiako taldeak, Zarauzko Andraseñorak taldearekin lehian. Txartelak eskura daude Inpernupe tabernan eta bertsosarrerak.eus gunean.

Zumaiak talde bat osatu du herriarteko txapelketan parte hartzeko: bertsotan Irati Arakistain, Urko Arakistain eta Joar Garate arituko dira, Iban Narbaiza gai jartzaile ibiliko da eta Asier Arakistain epaile. Otsailaren 13ko afalondoan Zarauzko Andraseñorak taldea izango dute aurrez aurre: bertsotan Joane Aldalur, Irati Tolosa, Uxue Alkorta eta Aner Peritz, gai jartzaile Jone Lizarralde eta epaile Maddi Iruretagoiena.

Bertso afarirako txartelak 25 euro balio du eta bi toki hauetan eskura daiteke: Inpernupe tabernan bertan eta bertsosarrerak.eus gunean (asteazkena baino lehen).

Adi, txartel gutxi batzuk bakarrik izango dira salgai. Aupa Zumaia!

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide