Saio dotorea egin dute bertsolari zumaiarrek eta zarauztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2026ko otsailaren 14a

None
None
None
None

Gipuzkoako herriarteko bertso txapelketaren eskualdeko kanporaketa bat jokatu zuten atzo Inpernupe elkartean, aurrez bertan afaldu eta gero. Bi taldeak bikain aritu ziren, eta zarauztarrek egin dute aurrera. 

Zumaiaren aldetik bertsotan Irati Arakistain, Urko Arakistain eta Joar Garate aritu ziren; zarauztarren Andraseñorak taldean, berriz, Joane Aldalur, Irati Tolosa, Uxue Alkorta eta Aner Peritz. Gai jartzaile eta aurkezle lanak Iban Narbaizak egin zituen.  

Giro ederrean egin zuten saioa, 30 bat entzuleren aurrean. Bi taldeak oso ondo aritu ziren arren, zarauztarrek lortu zituzten puntu gehiago. Beraz, Andraseñorak taldea igaro da martxoaren 6an Zarauzko Hiruputzu gaztetxean jokatuko diren finalaurrekoetara; eskualdeko finala martxoaren 14an izango da, Orioko Etxeluze gaztetxean. Aste Santuaren ondoren, berriz, Gipuzkoa mailako txapelketari ekingo diote. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide